XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Rol jokoan

Bakoitzak bere papera antzez dezala, berea defendituz.

Neska zara.

Larunbat goizean aita eta ama erosketak egitera joan dira eta ohean utzi zaituzte.

Gurasoei sorpresa ona eman diezaiekezula bururatu zaizu, nebaren laguntzarekin, etxeko lanak eginez.

Mutila zara.

Ez zaizu batere gustatzen etxeko lanak egitea, baina arreba astun horrek konbentzitu egin zaitu eta gurasoek erosketak egiten dituzten bitartean, hor ari zarate etxeko lanak egiten, marmarka.

Etxeko gizona zara.

Langabezian zaude, eta horregatik etxeko lanak egin behar dituzu.

Baina zure familia ez da zure lanaz konturatzen.

Emaztea heldu da, eta ekarritako paketeak mahai gainean utzi ditu.

Zapatak kendu, eta pasiloan botata utzi ditu, oso nekatuta zetorrelako.

Jezartzera doa zuzen.

Halako batean zure semea sartzen da, arropa, baloia eta liburuak botaz.

Alabak beste hainbeste egiten du.

Haserratzeko arrazoiak dituzu.

Zu ama zara.

Gaur lan gogorra egin duzu.

Etxera heltzean, deskantsatu besterik ez duzu egin nahi.

Senarra arrazoiz haserretu egiten da, eta beraz, bitartekari lana eginez, konpontzeko bidean ipini behar duzu.

Mutila zara, korrika heldu zara etxera, marrazki bizidunak hastear daude, eta dena bertan behera utzi duzu.

Aitaren errieta entzun ondoren konpondu behar duzu.

Alaba zara.

Lokatzetan jolasten egon zara, eta eskuak guztiz lohiturik daramatzazu etxera.

Eskuak garbitzen dituzu, konketa zikin-zikina utziz.

Aitaren errieta heldu zaizu.

Nola konpondu?